ElkarteaAktibitateak/BerriakBazkideakErlezaintzako DokumentoakLink Interesgarriak
  
  
  
  
  
  
 
 
 
Elkartea | Elkartearen urtekariak
Erlazantza aldizkaria 54 zbkia. 1. zatia
Erlazantza aldizkaria 54 zbkia. 2. zatia
Bazkide hori, agur t´erdi! Aurten inoiz baino beranduago atera dugu aldizkaria, eta lehenik eta behin bakarmena eskatu behar dugu atzerapenagatik. Jakinaren gainean egongo zarete, elkartean gurekin lanean aritu den Lierni Aranburuk bere lana utzi egin duela arrazoi pertsonalengatik. Gure eskerrik beroenak azken urteetan elkarteari eta bertako kideoi eskaini digun alaitasun eta eginiko lan xumearengatik. Garai hau iritsita, atzera begiratu eta 2011 urtea nolako izan den aztertzea tokatzen da. Urtero egin ohi den bezala ezti produkzioa begiratzen hasiz gero, aspaldiko partez, aparteko udaberria izan dela esan daiteke. Zenbait zonaldetan akazi loraldia erabat harrapatu zuten erleak eta garai horretan eztia atera zuenak uzta ona izan du, besteek berriz, udara euritsua zela eta, beraien uzta gutxitua ikusi zuten irailean eztia ateratzera joan zirenean, erleek udaberrian egindakoa jan egin baitzuten. Baina, zoritxarrez 2011 urtea ez da gure errebistako orrialdetan, beste urteak bezala pasako ezti produkzioari buruz edo barroari buruz hitz eginez. 2011 urtea, lehenengo aldiz Gipuzkoako erlezainek liztor beltzaren eraso gogorrak jaso dituzten urtea bezala pasako da.Gaiari buruz ahal den informazio guztia bilatzen saiatu gara eta gure esku dauden ate guztiak jo ditugu Aldizkari honetan, erlezainek duten gai honi buruzko jakinmina kontuan edukirik, 2012. urtean elkarteak, eta bereziki bertako albaitariak eta inguruko lantaldeak egin dituen ekimenak ere bertan sartu ditugu. Bai esan, aurrera begira ere, lanean gogor jarraituko dugula. Tartetxo hau probestu nahi genuke, aldizkarian parte hartu nahi duen oro gonbidatuz, bai artikuluak prestatuz hala nola, gaiak proposatuz. Besterik gabe, gustoko izango duzuelakoan, On egin!