ElkarteaAktibitateak/BerriakBazkideakErlezaintzako DokumentoakLink Interesgarriak
  
  
  
  
  
  
 
 
 
Elkartea | Gipuzkoako erlezaintzako errolda
Censo apícola de Gipuzkoa


Edozein sektoretan errolda edo zentso egoki bat oinarrizko tresna da edozein jarduera aurrera eramateko, erlezantzaren kasuan; urteroko material beharrak aurreikusteko, kanpaina sanitarioak aurrera eramateko, lurraldearen polinizazio-egoeraren berri izateko, erlategi berriak toki egokietan kokatzeko eta abar.

1988ean egin zen Gipuzkoako Erlezaintza-errolda, eta 1994tik eguneratu gabe zegoen. 1999an gaurkotu zen G.E.E. eta Diputazioko Abeltzaintza Sailaren arteko elkarlanaren bidez.
Geroztik, urtero aprobetxatzen diren barroaren kontrako tratamendu kanpainak, datuak hartu eta errolda eguneraturik mantentzeko. Erlezainok, tratamenduak eskuratzean, gure erlauntzen inguruko aldaketen berri ematen dugu Elkartean. Ez ahaztu, 33/2004 dekretuak dioen bezala, derrigorrezkoa dela urtero zentsua berritzea.

Urtez urte barroaren parasitazio maila geroz eta altuagoa da. Erabiltzen diren tratamenduak geroz eta eragin baxuagoa dute eta geroz eta erlauntza gehiago ikusten dira ahulduta akaro honen eraginez. Hori dela eta, barroarekin dugun borroka gogor honetan, erlezainaren maneiuak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, garrantzi hau ez dago tratamendua jartzean bakarrik, jarri beharreko garaian ere bai, honela akaro honi hedatzeko aukerak murrizten dizkiogularik. Horregatik urtero albaitariak gomendatzen duen garaian eta egokien ikusten duen tratamendu homologatuarekin tratatzea beharrezkoa da.

Eskerrik asko erlezain guztioi zuen laguntzagatik!
2011ko zentsoa eta barroa