ElkarteaAktibitateak/BerriakBazkideakErlezaintzako DokumentoakLink Interesgarriak
  
  
  
  
 
 
 
Erlezaintzako Dokumentoak
El mundo de las abejas en paneles didácticos
 

Consideramos que es beneficioso para la apicultura actual el dar a conocer a la sociedad el curioso mundo de la abeja, los beneficios que aporta al medio natural y sus productos.

La asociación de Apicultores ha creado una serie de paneles didácticos que han sido expuesto en ferias y casas de cultura de diversos municipios.


Ikusi panelak

Elkartearen ustetan, oso garrantzizkoa da egungo erlezaintzaren garapenerako erlearen mundu bitxia, bere produktu osasungarriak eta ingurumenari egiten dion onura gizarteari ezagutzera ematea. Ildo honi jarraituz, 2002 urtean, erlezainen elkarteak erlezaintzaren mundua modu erakargarri eta ulerterrazean ezagutzera ematen duten panel didaktiko batzuk egin zituen. Besteak bete, hurrengo gaiak lantzen dira panel hauetan: erlearen inguruko ohitura eta sinismenak Euskal Herrian, Euskal Herriko erlauntza motak, erleen bizimodua erlauntzan, erlezaintza-produktuak, erleek eztia nola egiten duten, eztiaren erauzketa eta bertako erlea.

2003an, aipaturiko bilduma hau osatzeko asmoz panel gehiago egin dira. Azkeneko hauetan, erleak, ingurune naturalen kontserbazio eta garapenerako duen garrantzia lantzen da.

Honela, panel hauek erlezaintzako tresneriaz lagundurik eta erleak bizi-bizirik erakusten dituen kristalezko kaxaren bidez, hainbat herritara eraman den erakusketa mugikor bat antolatu da. Erakusketa hau, ezti-lehiaketei loturiko azoketan, kultur etxeetan, erlezain egunean eta erle egunean izan da ikusgai.