Warning: session_start() [function.session-start]: open(/tmp/sess_d744ce204ae10ea662b482a37322cfa7, O_RDWR) failed: Disk quota exceeded (122) in /docroot/home/index.php on line 8

Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cookie - headers already sent by (output started at /docroot/home/index.php:8) in /docroot/home/index.php on line 8

Warning: session_start() [function.session-start]: Cannot send session cache limiter - headers already sent (output started at /docroot/home/index.php:8) in /docroot/home/index.php on line 8
Gipuzkoako erlezain elkartea
 
  ElkarteaAktibitateak/BerriakBazkideakErlezaintzako DokumentoakLink Interesgarriak
  
  
  
  
 
 
 
Erlezaintzako Dokumentoak | Apiterapia
Apiterapia
Apiterapia (54 kb)
Se denomina apiterápia al uso y consumo de productos apícolas para conservar y/o recuperar la salud. Se trata de una terapia integral que facilita los mecanismos orgánicos propios para sanar.
Los primeros documentos de apiterapia datan del 2.700 a.c.


Apiterapia, arrunt esanda, erleen produktuez baliatuz, zenbait gaixotasunei aurre hartu eta sendatzeko modua aztertzen duen zientzia da.

Terminologiari dagokionean, “Api”, erlearen latinezko izenetik dator (Apis mellifera), eta “terapia”, berriz, frantseseko therapie hitzetik, hain zuzen ere, gizakiak edo animaliak sendatzeko modua.

Apiterapia, artea ere bada, metodo honen bidez gorputzak gaixotasunei aurre egiteko dituen defentsak indarberritu egiten dira. Laburki esanda, apiterapiaren bidez, hainbat gaixotasuni aurre egin diezaiokegu, erlategitik eratorritako produktuez baliatuz soilik, edo baita, bestelako medikamenduekin konbinaturik ere. Horregatik, apiterapia, medikuntza osagarri gisa ere eraginkorra dela esan daiteke.

Egungo gizakiak, lehenago zuen naturarekiko harremana galdua du hein handi batean, apierapiak, berriro ere naturak eskaintzen dizkigun opariak dastatzera bultza gaitzake. Horregatik, gure gorputzak beharrezko dituen defentsak indartu eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko prestakuntza ere bada apiterapia.

Produktu horien propietateak eta elaboratzeko moduak aipatzeko lekurik ez dugun arren (hurrengo artikuluetan azalduko ditugu), eztiaren eta propoleoaren aipamen labur bat egingo dugu.

Erlezainok, gure jarduera aurrera eramaten ari garenean, askotan konturatu gabe bada ere, apiterapia tratamendua jasotzen ari gara. Erlategian pasatzen ditugun orduak gure osasunarentzat onuragarriak dira, are gehiago, tarteka erle-ziztadaren bat hartzen badugu.

Hugo Agirre, apiterapeuta argentinar ezagunak zera dio: “gure gorputza osasuntsu mantentzeko, egunero hogeita bost tanta propoleo eta bi koilarakada polen, eta astean behin berriz, erle-ziztada bat hartu beharko genuke”.

Apiterapian erabiltzen diren erlategiko produktuak honako hauek dira: eztia, polena, erregin-jelea, erle-larbak, propoleoa, argizaria eta erlearen pozoia (apitoxina).

Eztia
Azukre desberdinez osaturiko substantzia naturala da. Azukre arruntarekin konparatuz, eztia askoz onuragarriagoa da, errefinatu gabea izanik, bere elikatze-ahalmena hobeto mantentzen du. Gorputzak zuzenean asimilatzen ditu bere osagai nagusiak diren glukosa eta fruktosa. Elikagaiak gozatzeko azukreak baino ahalmen handigoa du, eta kaloria gutxiago erantsiz: 100 gramo eztik 300 Kcal ditu eta 100 gramo azukrek, berriz, 400 Kcal.

Eztia hartzea hurrengo kasuetan gomendatzen da: anorexia kasuetan, gaixotasun edo ebakuntza ondorenean indarberritzeko eta kirola egitean, besteak beste.

Nutrizio-ahalmenari dagokionean, esan, kirola egitean eta desnutrizio kasuetan polena eta erle-opila erregin-jelearekin nahastua hartzea gure gorputzarentzat aportazio izugarri ona eta eraginkorra dela.

Propoleoa
Egiptoko faraoiak momifikatzeko propoleoa erabiltzen zen. Teknika hau erleengandik ikasi ei zuten, erleek, erlauntzan sartutako sagua propolioaz baliatuz momifikatzen zutela ikusita. Erleek, propoliaz, erlauntzako zirrikitu guztiak ixteaz gain, etxea desinfektatzea lortzen dute, beraz, erleak “erizain” onak dira oso, etxeko hotz-beroa eta hezetasuna zaintzeaz gain, gaixotasunen profilaxia ere bikain egiten dute.

Propoleoa, antibiotiko naturala da, infekzioen kontra izugarri eraginkorra izateaz gain, antioxidantea, antinflamatorioa eta hainbat gaixotasunen “anti” izateagatik, ongi merezitako fama du, erlauntzako bost izarreko produktutzat hartzen da.

Hego Afrikako gudan (anglo-boer 1899-1902) propoleozko bendak erabiltzen zituzten zauriak sendatzeko eta haratustel edo gangrenatik babesteko.

Ez dira asko propoleoa biltzeko ohitura duten erlezai-nak. Benetan merezi du bildu, landu eta erabiltzen ikasteak.

 
   

Warning: Unknown(): open(/tmp/sess_d744ce204ae10ea662b482a37322cfa7, O_RDWR) failed: Disk quota exceeded (122) in Unknown on line 0

Warning: Unknown(): Failed to write session data (files). Please verify that the current setting of session.save_path is correct (/tmp) in Unknown on line 0