ElkarteaAktibitateak/BerriakBazkideakErlezaintzako DokumentoakLink Interesgarriak
  
  
  
  
  
  
 
 
 
Elkartea
Información general

Ongietorri lagun!
Ikusten duzunez Gipuzkoako Erlezainen Elkartea ere teknologia berrietara egokitzen ari da, Gipuzkoako erlezaintza gure kideei eta mundura zabaldua dago jadanik.

Web gune honetan, Erlezain Elkarteak urtean zehar burutzen dituen jarduerak eta erlearen inguruko hainbat dokumentu interesgarri duzu ikusgai.

Gura helburua, informazio zuzen, interesgarri eta zabala ematea da.

Web gune honen bidez, Erlezaintzaren eta Elkartearen inguruan duzun jakinmin eta egarria asetzea espero dugu. Aldi berean, jaso ezazue ekarpenak egiteko gure gonbitea, baliagarri izango baitira hasitako bide honetan aurrerapausoak emateko.

Helburuak eta Ardurapena (grafikoa)

Besterik gabe, nabigazio oparo bat desiratuz, agur bero bat.

Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko Zuzendaritza:
Lehendakaria:Julian Urkiola
Lehendakariordea:Patxi Imaz
Idazkaria:Jaione Karrera
Diruzaina:Dabid ELizburu
Bokalak:Manex Aranburu, Iñaki Bengoetxea, Joxe Mari Larreta, Manuel Odriozola, Jose Ramon Olaondo, Fernando Salbarredi , Aitor Zabala, Eladio Balerdi eta Juan Arabaolaza

OHARRA:
Oporrak direla eta Gipuzkoako Erlezain Elkartea Abuztuak 9tik 25era itxita egongo da.
Del 9 al 25 de Agosto la Asociación de Apicultores de Gipuzkoa permanecera cerrado por vacaciones.
Bulego-orduak:
Ostegunetan:
- Goizez: 9:00etatik - 13:30etara.
- Arratsaldez: 15:00etatik - 20:00etara.

Harremanetarako:
Elkartearen kokaleku berria: Olaerta Auzoa (Lehengo teila fabrika) zaldibia (Gipuzkoa)
N-1 422 zenbakidun irteera (Ordizi) eta ondoren Zaldibia herria iristean kanpoko bialetik Larraitzeko norantza jarraitu 2-3 km.
Telefonoa : 943-805651 Fax.:943-501132
E-mail: erleak@erleakgipuzkoa.org